Geyser-Gastech enpresan hasi nintzen “berogailuen produkzioan” lanean. Bertan 6 urte egin ondoren, Fagor Etxetresnetako bazkide gisara egon nintzen 2018 arte, azken bi urteak Cata CNA Groupen egin nituelarik. Ez zuen pentsatzen nire formakuntza eguneratu beharra izango zuenik. Inork ez baitzuen pentsatuko Fagor Etxetresna moduko lantegi bat itxiko zenik.
Lan munduan urte dezente igaro ondoren, eta hainbat egoera medio Automatizazio eta Robotikako Goi Mailako Heziketa Zikloa egitea erabaki nuen MGEP-en. Ikasketetan aplikatzen den metodologia praktikoari esker, ikasitako teoria bertan aplikatzeko aukera ematen digu. Landu ditugun erronkak lantegietako egunerokotasunean daude oinarrituta eta horrek asko laguntzen du gure ikasketen aplikagarritasuna ikusten.
Nolabait egindako ibilbideak erakutsi dit inoiz ez dela berandu ikasteko eta beti dagoela zer ikasi eta ikasitakoa beti dela aberasgarria.
Informazio gehiago hemen sakatuz