Kepa Zeziagak, Mekanizatuko Erdi Mailako Zikloa egin ondoren, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa egitea erabaki zuen. Diseinuan jorratzen diren gaiak gustuko ditu Kepak eta horren ondorioz Diseinuko goi mailako zikloa ikasi zuen MGEP-en.
Azken ziklo honen 1. mailaren bukaeran eta hilabete bateko epearekin ontzi sailkatzaile bat diseinatu zuten. Sailkatzaile honek, altzairua, aluminioa eta plastikoa bereizten zituen. Gainera, ikasi bitartean DUAL-ean aritu zen Ulma Packaging-en planoak egiten eta ikasketen amaieran bertan geratu zen.
Ikasten jarraitzeko gogoarekin, Mekatronika gradua egitea aukeratu du Kepak, egun erdiz lanean jarraitzen.
Bere esperientzia ikusita, gradua egin baino lehen, zikloa egitea gomendatzen du Kepak.
Ikusi testigantza osoa hurrengo link-ean sakatuta.