Zer moduz ikusten duzu zure burua ikasle gisa?
Orain egiten ari naizen ikasketak benetan nik aukeratutakoak direnez esango nuke denbora hobeto aprobetxatzen dudala eta lan gehiago egiten dudala, gusturago eta motibatuago nago eta horrek bere ondorioak ditu.
Zein iritzi duzu Mondragon Goi Eskola Politeknikoak duen hezkuntza metodologia praktikoari buruz?
Erronkek asko laguntzen dute ikasketa prozesuan, lan giroa simulatzeko egokia dela esango nuke, taldearen barruan bakoitzak ahal duena ematen du eta kide bakoitzak bere trebetasunak baliatzen ditu lana ahalik eta ondoen irten dadin enpresa baten egiten dan bezala. Gainera proiektuak guk antolatu behar ditugu, lanari nondik ekin, bakoitzak zer egin, nola, lanaren barruan epemuga txikiak jarri lana berandu ez entregatzeko… eta hori da azken finean enpresa batean egiten dena beraz simulazio bezala oso lagungarria da.
Heziketa zikloko 2.mailan DUAL formatua aukeratu duzu, dagoeneko Ulma Packaginen zaude lanean?
Bai, DUALa egiteak abantaila handiak ematen ditu, ez bakarrik ekonomikoak. Lanean hasteak klaseko teoria beste perspektiba batekin ikusten laguntzen dizu eta gainera lan hori errealitatean zelakoa den behatzeko aukera ere bai. Horregatik eta urtebeteko esperientzia irabazteagatik uste dut DUALa moduluetako hezkuntza modu egokiena dela bai enpresentzako eta baita ikasleentzako ere.
Informazio gehiago hemen