Tutoreekin hitz egin eta gero, nire gustuko zerbait hartzeko esan zidaten eta marrazketa teknikoa arloa da nire gustukoa. Eskolako orientatzaileari esker, goi mailako ziklo desberdinetako eskaintzak ikusi eta Arrasaten diseinuko goi mailako zikloa zegoela esan zidan, ez bai neukan argi diseinuko gradua egin nahi nuenik.
Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) aukeratu nuen, alde batetik Elorriokoa naizelako eta hurbiltasunak asko egiten du, baina bestalde, nire anaiek ere bertan ikasi dute eta esperientzia oso ona izan zela esan zidatenean, ez nuen zalantzarik izan.
Oso pozik eta gogotsu hasi naiz etapa berri honetan. Gauza berriak ikasten ari naiz eta irakasleak ere laguntza asko eskaintzen digute ikasgaiak ondo ulertzeko.