Mekatronika Industrialeko goi mailako heziketa zikloa ikasi dut industri mailako ikuspuntu gehienak aztertzen dituelako eta industri mundu hau gustuko dudalako. Gainera, MGEP-eko heziketa zikloetan ETHAZI metodologia lantzen da, hau da, praktikotasuna, eta erronka txikiak egiten ditugu klasean, nolabait fabriketan aurkitu ditzakegun instalazioak simulatzen ditugu.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, DUAL praktikak egiteko aukera eskaintzen dizute eta nire kasuan urtebete izango naiz Tximista Elektrizitatean. Enpresa hau mantenu elektrikoan oinarritzen da eta bertan, botonerak konpondu, eskema elektrikoak interpretatu eta instalazio elektrikoak egiten ditut besteak beste.
Lanean eta ikasten egoteak hainbat gauza eskaintzen dizkizu, bai pertsonalki nahiz ikasketetan. Beste pertsonen ondoan lan egiten ikasten duzu,profesionalekin, lan munduren beste ikuspuntu bat bete-betean bizitzen duzu, lana ardurak hartu, eta honela klasean eman ditugun hainbat ikasgai praktikan jartzen dituzu.
Ikusi testigantza osoa hurrengo link-a sakatuz.