Zein ikasketa egin zenituen gaztaroan eta zein ibilbide profesional eduki duzu?
Aurretik zinema eta bideo errealizazioa eta 3D animazioa ikasi nituen, hala ere ez nuen horretan lanik egin, eta lehenik supermerkatu bateko hainbat lanpostutan egon nintzen urtebetez eta gero biltegi batean egon nintzen ia bi urtez.
Bada 6 hilabete edo gehiago zikloa ikasten hasi zinela. Zer moduz ikusten duzu zure burua ikasle gisa?
Ikasi nahi duzulako ikasten duzunean igartzen da, adiago egoten zara, zure helburuak argiago dituzu, eta lanetik eta aurretik ikasitakotik zenbat gogoratzen duzun konturatzen zara. Gainera,
zenbait alditan lan praktikoren baten trabatzen zarenean “pikatu” egiten zara lortu arte, ez da zerbait egin behar zenuelako ikasten zenueneko berdina.
Zein iritzi duzu Mondragon Goi Eskola Politeknikoak aplikatzen duen hezkuntza metodologia praktikoari buruz?
Klasean emandako teoriari zentzua aurkitzen laguntzen dizu. Erronka bakarrerako ikasgai desberdinetan ikasitakoa sartzen denez, sarritan asken zatian, lehenengotan egindako hankasartzeak ikusten laguntzen dizu. Eta lan praktikoetan, asken zatiak, non irakasleak zuk montatutako sisteman, erroreak sortzen dituen zuk bilatu eta konpontzeko, lan mundura begira oso lagungarriak direla iruditzen zait.
Datorren urtera begira, heziketa zikloko 2.mailan DUAL formatua egitea pentsatzen ari al zara?
DUALa izan da hasieratik nire helburua, oinarri bat izanda lan praktikotik gehiago ikasten dela iruditzen zait, eta DUALak, urte oso batez praktiketan egoteko aukera ematen dit. Irratitik zenbait ikasleri entzundakoaz eta aurten enpresetara bisitekin eta bigarren mailan DUALean dabiltzan ikasleek esandakoaz gogo handiak ditut.
Informazio gehiago hemen