Gaizka Bellido informatika jarraitzaile amorratua izan da txikitatik. Badirudi gurasoek jaunartzerako oparitutako ordenagailuarekin hasi zela informatikarekin aurreneko harremanak izaten. Batxilergo teknologikoa amaitu eta gero, Gaizkak batu nahi izan zuen bere zaletasuna heziketa akademikoarekin eta horregatik MGEPn Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa (ASIR) ikasi zuen. Gainera, ikasketetan zehar praktikak egin ahal izan zituen Ikerlan ikerkuntza zentroan, lana eta ikasketak uztartzen.
Ondoren Sistema txertatuen masterra ikasteko leku berean. Ondoren Ulma Handling Systems enpresan hasi zen lanean eta bost urtez aritu zen bertan informatika profesional erara.
Gaizka Kiro Griffols enpresan ere aritu zen lanean, bere etxean klase partikularrak ematen zituen garai berean eta horrela bere beste alderdi bat ezagutu zuen, irakastearena. Motibazio honen poderioz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra egin zuen eta praktikak MGEPn ditu Ardatz akademian lanean aritu den aldi berean.
Gaizkarentzat Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa (ASIR) aukera ezin hobea da informatikari ekin nahi dioten pertsonentzat. Gainera, zikloak ibilbide ezberdinetan jarraitzeko aukera ematen dizu bere esanetan: bai bigarren ziklo bat edo baita informatika gradua ere.
Ikusi testigantza osoa hemen sakatuta