“Industriarekin zerikusirik ez zeukan ziklo batetik etorri nintzen, eta gainera industriaren munduari buruz oso gutxi nekien, eta asko ikasi dut.
Esperientzia polita izan da. Gainera MGEPeko Automatizazio eta Robotika industrialeko goi mailako zikloko bigarren urtean ikasketak lanarekin uztartzeko aukera dago (DUAL), eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait prestakuntza egoki bat lortzeko, lan esperientzia batekin bukatzen dituzulako ikasketak eta enpresekin hartu-eman zuzena duzulako.
Gainera eskolatik kanpo lan baten aurkitu ditzakezun erronka eta arazoei aurre egiten ikasten duzu erabiltzen den egiten ikasi metodologiari esker (ETHAZI)”.
Informazio gehiago hemen.