MGEPeko goi mailako heziketa zikloetako ikasleak Enpresa eta Ekimen Sortzaileen ferian beraien lanak aurkezten

Otsailak 14an, MGEPeko 49 ikaslek, denak ere Goi Mailako Lanbide Heziketako bigarren mailako zikloak ikasten ari direnak, EIE moduluaren baitan (Enpresa eta Ekimen Sortzailea), Tknikak Eibarren antolatzen duen Azokan parte hartu zuten. Bertan, ikasle hauek, 12 talde ezberdinetan banaturik, kurtso honetan zehar Ikas venpresa-Urratsvbat metodologiaren baitan lantzen joan diren negozio-ideien proiektuak azaldu zituzten.

Hauen arten, besteak beste ondorengoak zeuden: web orriak sortzea, ileapaindegietan hitzorduak kudeatzeko aplikatiboa, 3D piezak neurrira ekoizteko zerbitzua edota futbol partiduetan epaile lanetan gizakiak aritzearen ondorioz sortzen diren akatsak murrizteko sistema bat.

Hona hemen ikasleak azokan beraien lanak aurkezten zeuden tarteko argazki bilduma bat:

Argazkian agertzen diren Fabrikazio mekanika diseinuko ikasleak  laser bitarteko inpresioak diseinatzen dituen enpresa bat sortzeko lana aurkeztu dute bertan.

Mekatronika industrialeko  ikasleak  etxeko negutegietan pentsatu dute, eta sistema bat sortu dute non negutegien tenperatura programatu daiteke, eta baita noiz komeni den landareak ureztatzea.  Bestetik argazkiko  ASIR, Sareko Informatika sistemen administrazioa, informatikako  ikasleak ordenagailuen kanpo itxurak diseinatzen duen enpresa baten lana aurkeztu dute
 
Azkenik ASIR, Sareko Informatika sistemen administrazioa, informatikako  ikasleak web orriak garatzen dituen enpresa bat sortzeko lana egin dute.
 
Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak