Han harrera Javier Adanek egin zien, zein Eroskiko CPD-en arduraduna den. Bertan CPD-aren inguruko aspektu fisiko zein teknikoak azaldu ziren.
Bisita honen helburua datuak prozesatzeko zentro baten instalazioak ikustea zen, CPD bat azken teknologia eta segurtasunekin eginda dagoena, eta Geminisek ezaugarri hauek betetzen zituen. Ikasleek CPD batek dauzkan sistema guztiak ezagutzeko aukera izan dute, ez bakarrik informatikoak, sistema seguru bat jartzeko eta itxuratzeko beharrezkoak diren azpiegiturak, eraikuntzaren segurtasunaren garrantzia, ekipamendua, komunikazioak eta hozte sistemak etab. elementu ikusi zituzten.
ASIR ikasleak bisita hau aprobetxatu dute ikasgelan ikusitako kontzeptu teorikoei buruzko galderak argitzeko, Javierri galdetuz.
Eskerrik asko denagatik Javi!
Ikasleei bisita oso interesgarria iruditu zaie eta Javier Adanek azalpenak oso entretenigarriak egin ditu.
Informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago hemen.