MGEP goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ) diseinuko ikasleak bisita UROLA enpresara

Pasa den Urtarrilak 14an, MGEP.eko Goi Mailako Diseinu industrialeko 2. Mailako taldea UROLA enpresan egon zen bisita egiten. Bertan, plastikozko botilak eta hauen sortzeko makinak egiten diren lanak ikusteko aukera izan zuten.

Lehenengo eta behin Ofizina Teknikoan zein lan egiten duten azaldu zieten, erabiltzen dituzten programak, lanean ari diren proiektuak etab. erakutsi zieten ikasleei.

Gure ikasleak, plastikozko injekzioaren prozesua nola den ikasten dute, hasierako diseinutik bukaerako emaitza lortu arte. Behin produktua finkatuta dagoenean, injekzio makinetara bidaltzen dira eta bertan bezeroak behar duen kantitatea fabrikatu eta haien enpresara bidaltzen da.

Bisita oso ondo egon zen eta ikasleak beraiek MGEPen egiten dituzten eginez ikasi hezkuntza ereduan oinarritutako proiektuak edo erronkak enpresan duen aplikazioa ikusteko aukera izan zuten. Benetan baliagarria izan zen.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak