Aurten bi ikasle daude bertan praktikak egiten, bata Aritz Palacios bera, FCT praktikak egin dituelarik, eta bestea Sergio Pizarro, DUAL prozesuan dagoela.
Irailetik Aritz Palacios Alsatec-en asteko 35 ordutara aritu da praktiketan eta mekanika arloa jorratu du gehien. Egin dituen lan desberdinak aipatzearren: patinen gidatze sistemak, etiketadoren muntaia errodamenduen muntaia eta egokitzea, SAT zerbitzuan laguntzen, inguruneko enpresa batzuei zerbitzua ematen ibili da.
Ikus daitekeenez Alsatec barruan hainbat proiektu muntatu eta egokitu egiten dira atal mekanikoa eta elektriko-elektronikoa landuz. Esperientzia ezin hobea izan da.
Informazio gehiago hemen