Azaroaren 21ean, Donostiko Summa Aldapetako ikasleekin konpartitu genituen bururatu zitzaizkigun ideiak.
Aurkezpena laburra egin nahi genuen, ostean zalantzak argitzeko aukera emateko. Aurkezpena, enpresa ezberdinekin daukagun lotura azaltzen hasi ginen, eta horrek sortzen duen berezitasunaz gain, guretzat daukan garrantzia. Hauek eskatzen zituzten konpetentzia teknikoetan islatutako praktikotasuna azaltzen ahalegindu ginen, adibideak jarriz. Bestetik, gure erronketan egin genuen parada, hau da, proiektuetan oinarritutako formakuntzan (eginez ikasi metodologia jarraituz). Eramus+ DUAL praktiketan oinarritutako heziketa eredua errepasatu genuen ere.
Ainhoari Enpresagintza arloko goi mailako zikloetako graduak azaltzea egokitu zitzaion eta niri Mondragon Goi Eskola Politeknikokoak.
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen