MGEPeko ASIR Informatika goi mailako heziketa zikloa (GMHZ)eta judo, jiu-jitsu eta defentsa pertsonala uztartzen

Jon Odriozola MGEP GMHZ Informatika ASIR ikasleak bere testigantza utzi digu:

Ni Jon Odriozola naiz. Legazpian bizi naiz eta Txikitatik kirola eta informatika gustukoak izan ditut. Hemezortzi urte ditut eta lau urterekin judoan hasi nintzen nire anaia handia bertan zegoelako. Gaur egun Informatikako goi Mailako zikloa ASIR ikasten ari naiz Mondragon Eskola Politeknikoan,  DUALa egiteko asmoarekin.

Txikitatik teknologiarekin erlazionatuta dagoen guztia gustatzen zait, etxean nire ordenagailua irekitzen nuen, interneten informazioa bilatzen nuen, etab. Guzti hori kuriositate hutsaz egiten nuen baina asko gustatzen zitzaidan eta konturatu nintzen informatika munduan sakondu nahi nuela. Horregatik aukeratu nuen ASIR. Entrenamenduak direla eta etxetik gertu gelditzeko aukera hautatu nuen. Mondragon zergatik? Bertan ikasi duten lagunak, gomendatu egin zidaten zentroan gustura egongo nintzela esanez.

Ze gauza azpimarratuko nituzke? Ikaragarrizko aldaketa somatu dut lehenago urtetik hona. Nire kasuan aldaketa askoz ere hobeagora egin du, gustuko gauzak egiten ditut gelan eta bertan dagoen giroarekin oso pozik sentitzen naiz. Azpimarratzekoa da, praktika gehiago egitean gehiago ikasten duzula.
 
Ikasketaz gain, kirol egiten dut, jiu-jitsu eta defentsa pertsonala egiten hain zuzen  eta duela bi hilabete Europako txapelketan parte hartu nuen. Esperientzia oso polita izan zen, ikaragarrizko amorruarekin itzuli nintzen zeren eta lehen borrokaldia galdu ondoren, hozten hasi nintzenean saihetsa fisuratua nuen. Ondorioz ezin izan nuen ondorengo borrokaldira atera. Hala ere oso kontentu eta esperientzia gradu handiago batekin.
 
Ez da erraza eta kirol bakoitzak dedikazio ezberdin bat exijitzen du. Nik dudan esperientziagatik gomendatzen dut beti ikasketak eta kirola bi mundu ezberdinetan banatu behar ditugula. Entrenamenduak galtzea ikasteagatik batzuetan beharrezkoa da baina are hobeagoa da ondo planifikatzea, era horretan entrenamenduak oso ondo etortzen zaizkizu ikasketako mundu horretatik pixka bat ateratzeko eta era berean barrenak hustutzeko eta norberaren eguneroko kezkak arintzeko.

Primeran Jon, mila esker gurekin egoteagatik eta ekin gogor bai ASIR ikasketen eta kiroleko erronkei  ;-D

Informazio gehiago hemen
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak