MGEP-eko edozein kanpusean sute, leherketa edo beste edozein larrialdi gertatzen denean BAL jokabidea jarraitu behar dugu: Ingurua edo inguruko pertsonak Babestu, larrialdiko arduradunei Abisatu eta Laguntza eman.
Larrialdi abisuak emateko 3 aukera ezberdin daude: barneko larrialdi zenbakia, alarma sakagailuak eta unibertsitateko langileen bitartez.
Ebakuazio seinale ohikoena txirrina izaten da, baina badira beste batzuk ere, megafonia, eta ebakuazio taldeko kideak.
Klasean edo laborategietan egonez gero, irakasle, langile, edota ebakuazio arduradunen argibideak jarraitu beharko ditugu. Beste edozein kasutan kanpoko elkargunera joan beharko dugu ebakuazio seinaleak jarraituz.
Bideo osoa ikusteko hemen sakatu.