Beñat Bizenteren MGEPeko Informatika Goi mailako zikloko ikaslea Erasmusetik Maltan

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2019ko ots. 7a, 10:11
Beñat Bizente naiz, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) ikaslea   MGEPen, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan  16-17 eta 17-18 ikasturtetan.
Eta ikasketa amaierako praktikak Erasmus+ programaren bitartez atzerrian egiteko aukera izan dut, konkretuki, Maltako enpresa batean.
 
KVH Computers  2004an sortu zen  Rabaten, Maltako iparraldeko  11.497 ko biztanleko herrian. Informatikako enpresa honek  20 lankide ditu 2 denda desberdinetan banaturik,   Malta eta Gozon hain zuzen. Bietan informatikako dendak dituzte, biltegiak eta horretaz gain zerbitzu bat eskaintzen dute non instalazioak, eta mota guztietako erreparazio edo konponketak egiten dituzten.
 
Ni Rabaten aritu naiz enpresako web plataforma garatzen. KVH Computers-ek aurrera pausu bat eman nahi du bere baliabideak hobetzeko eta web orri bat integratu du, eskaintzen dituzten produktuek irla ezberdinetan saltzeko asmoarekin. Horregatik, KVH Computes-entzat eCommerceko garapen bat egitea izan da nire helburu printzipala.

Eginez ikasi hezkuntza ereduarekin ohituta egoteak dudarik gabe asko lagundu dit.

Oso pozik nago bizi izan dudan esperientziarekin, eta enpresak eman didan konfiantzagatik ere. Bizitakoak eta ikasitakoak etorkizunerako balio izango didalakoan nago,  ingelesa hizkuntzaren erabilera  eta  web aplikazio garapenetan lortutako trebetasuna bereziki aipatzekoak.
 
Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak