MGEP Goi mailako Mekatronikako zikloko ikasleek eginez ikasten: igogailu elektrikoaren erronka nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2018ko abe. 10a, 08:36
Ikasturte amaitzeko Mekatronika goi mailako zikloko lehen mailako bi taldeek Igogailu elektrikoaren erronka nagusia burutu zuten, ikasturteko praktika eran. Erronkak 5 asteko iraupena izan zuen. Beraz, 150 ordu jo eta su eginez ikasten aritu dira.
Igogailu elektrikoaren 3D  eredu bat lantzen hasi ziren ikasleak eta bertatik fabrikatu beharrezko piezak identifikatu, eta igogailuaren kontrapisuaren diseinu osoa burutu izan zuten lehen atalean.

Ondoren pieza bakoitzaren planoak atera, fabrikazio prozesuak definitu eta hauek tornu eta fresadora bitartez fabrikatu zituzten. Era berean, kontrol atalean, armairu elektriko osoa diseinatu eta muntatu zuten, abiadura desberdinak lortzeko maiztasun bihurgailu bat programatu eta igogailuko kontrolagailu nagusia.

Bukaeran, muntaia mekanikoa egin zuten profil guztiak eta elementu naiz fabrikatutako pieza guztiak erabiliz, sekuentzia konkretu batetan. Zailtasunak gaindituz, ikasleek esperientzia ona izan dute muntaia egiterakoan.
Eginiko lan guztia txosten nagusi, aurkezpen eta bideo politetan azaldu zuten.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak