Hasieran, Soraluce S. Coop enpresa deskribatu zuen. Erabiltzen den makinaria, langile kopurua, departamentuak, zentruak.
Gorkak gurekin konpartitu zituen aurkezpena eta bideo hauek, ondo azalduz Industria 4.0 zer den, eta zeintzuk diren bere enpresak, Soralucek hain zuzen, honen inguruan dituen erronkak. Hona hemen aurkezpenean erabilitako bideoak: Coroma (Human machine and robot collaboration – www.coroma-project.eu ) – Coroma bideoa, eta Soraluce Digital bideoa
Ikasleak oso gustuko izan zituzten bere azalpenak, alde batetik bere ikerketako lanenak baina baita ere bere bizitza profesionala gertutik ezagutzeko aukera izateagatik (zikoko ikasle, Gradukoa, Erasmus ikaslea praktikak atzerrian egin zituelarik, Birminghamen hain zuzen , DUAL ikaslea (Alecopen, Ulman eta Soralucen), lan Ikaste partekatzea bere ibilbidean oso garrantzitsutzat deskribatu zuelarik, eta orain, azkenik, Master online-ko ikasle bezala ere).
Eskerrik asko Gorka.
Informazio gehiago hemen