MGEPeko Robotikako ikasleak Siemens-eko 2018ko prototipo automatizatuen Industria 4.0ko 10. lehiaketan saridun

2018ko ekainaren 18an, Siemensek urtero egiten duen prototipo automatizauen lehiaketa ospatu zuen Madrilen. Lehiaketa honetarako, 40 ikastetxe aurkeztu ziren eta bertatik 10 semifinalista aukeratu zituzten, hauen prototipoen bideoen arabera.

10 semifinalisten bideoak bertan ikusi daitezke.
 
Hona hemen: MGEP-ek aurkeztutako bideoa:
 
10 semifinalista horietatik 4 izan ziren hautatuak Madrilen Siemens-eko saria jasotzeko, horien artean Endika Marqués Martínez  eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak.
MGEP-ek 4. postua jaso zuen "Produktu klasifikatzaile" proiektuagatik.  Eta ekitaldearen bideoa hemen ikusgai: MGEP-ek 4. saria jaso du Siemens-en 10. prototipo lehiaketan
 
 
Saria batzera Endika Marqués Martínez  eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak;  Angel  Alonso Alonso , MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakaslea eta Oihane Lameirinhas Ortuoste,  bideoa garatu duen Informatikako MGEPeko ikasle eta bekaduna, joan ziren.
 
Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak