Ekitaldiari Gorka Aretxagak, Heziketa zikloko (FP) Goi mailako zikloko koordinatzaileak eman zion hasiera, harrera eginez eta ikasleak biziki zorionduz, festa ekitaldia zela adieraziz.
Bertan heziketa zikoetako ikasleek beraien tituluak jasotzeaz gain, Gorka Herranz-ek DANOBAT taldeko Soraluce S. Coop-ko Ikerketako langileak, bere lan ibilibidearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Gorka Herranz MGEPeko ikasle ohia da, bai Ziklotakoa (ASIR) eta Ingeniaritzako, Informatikako Gradua baitu.
Ikasleak oso gustuko izan zituzten bere azalpenak, alde batetik bere ikerketako lanenak baina baita ere bere bizitza profesionala gertutik ezagutzeko aukera izateagatik (zikoko ikasle, Gradukoa, Erasmus ikaslea praktikak atzerrian egin zituelarik, Birminghamen hain zuzen , DUAL ikaslea (Alecopen, Ulman eta Soralucen), lan Ikaste partekatzea bere ibilbidean oso garrantzitsutzat deskribatu zuelarik, eta orain, azkenik, Master online-ko ikasle bezala ere).
Carlos Fernandez, Sistema elektrotekniko eta automatizatuak ikasi duen ikasleak, MGEPeko goi mailako ziklotako ordezkari bezala hitz batzuk esan zituen. Hemen hurrengoko argazkiak, Gorka Herranz eta Carlos Fernandez.
Gero, Carlos Garcia, MGEPeko koordinatzaile nagusiak hartu zuen hitza eta ikasleei hainbat gomendio eman zizkien, besteak beste, ikasteko gogoa eta kuriositatea bizirik mantendu dezaten. Eta amaitzeko MGEP bidelagun izan zezatela eskatu zioen.
Ekitaldiari amaiera eman zitzaion diploma banaketarekin. Haritz Barrutia eta Osane Lizarralde, ziklotako Mekatronika industriala eta ASIRreko koordinatzaileak ere, irakasleen ordezkari bezala, diploma bnaketan parte hartu zuten.
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen