MGEP-eko ikasleek aurkeztutako bideoek lehenengo eta bigarren sariak lortu dituzte Goi-mailako Lanbide Heziketako atalean. Automatizazio eta robotikako ikasleak izan dira irabazle (Aitor Urrutia, Josua Salazar eta Beñat Axpe) eta Fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleek lortu dute bigarren postua (Unai Perez de Arriba, Iñigo Nieto, Mikel Aranbarri, Josu Barreiro, Jon urizar, Idoia Romero eta Ander Molinuevo).