Martxoaren 27an eta apirilaren 7an jokatu da Araxes ibaian (Gipuzkoa) Euskadiko Izokinkideen Harrapaketa Txapelketa, eta, bertan, Denis Soriano gailendu da Lance arineko modalitatean. Datorren urteko Espainiako txapelketara zuzenean sailkatu da erdietsitakoari esker, eta aurten ere aurkeztuko dela jakinarazi du, “iazko sailkapenari esker”. Hemen informazio gehiago txapelketa eta garaipenari buruz eta hemen Plaentxia.eus-ek Denisi egindako elkarrizketa.
Denis Soriano, Aramaiokoa da. Magisteritza ikasi ondoren krisia dela eta, MGEP-en Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa zikloa eginteaz batera DUAL-ean aritu zen. Ikasketak amaituta, EKIDE enpresan egon zen lanean eta orain MGEP-era bueltatu da lanpostu berri batera, Errendimendu handiko mekanizatuko laborategira hain zuzen ere. Denis arrantzalea da baita, txititatik datorkio zaletasun hau. Ume zela bere aita eta lagunekin joaten zen arrantzatzera, baita bakarrik ere eta gaur egun txapelketa ezberdinetara aurkezten ari da.
Informazio gehiago hemen