Ibai Ibarreta MGEPeko Informatikako Goi mailako FP Zikloko ikaslea Praktikak atzerrian

Ibai Ibarreta MGEPeko Goi mailako zikloko Sareko informatika sistemen administrazioa ikasten ari da. Orain, 2.garren mailako ikasturtea amaituta, Cork-en (Irlanda) dago goi mailako praktikak atzerrian burutzen, hau da, ERASMUS + bekarekin, hiru hilabetez. Tisalabs Limited deituriko enpresa batean dago praktikak egiten.

Enpresa  Internet of things (IoT) eta Big data analytics gaietan lana egiten du, eta Ibairen kasuan, ioT buruzko proiektu bat esleitu diote. Tisalabs enpresa 2018ko Urtarrilean sortu zen eta Corken eta Marruekosen langileak ditu.

Bere proiektuan Marruekoseko langile batekin lana egitea burutu zaio. Lortu behar duen Raspberri batzuetan musika aplikazio moduko bat instalatzea da, gero Gymix  izeneko enpresa batek erabiltzeko, horrela Raspberriak duen tamainarekin edonora eraman dezake beraien irratia entzuteko.

Honko hau dio Ibaik: “Teknikoki azken erronkak eta praktikak eta MGEPen egindako lana ondo etorriko zait,, oraingo lanak aurrera ateratzeko ere  nahiz eta teknologia berriak ere erabili, ikasteko aukera ona. Oso esperientzia baliagarria iruditzen zait eta dena primeran doa”.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak