MGEPn oso gertutik ezagutzen dugu, Goi mailako LH Zikloen eskaintzanerrealitate berbera bizi baitugu
Horrez gain, Garak ildo horretako albiste bat argitaratu du, ikus albistea. Eta albistean azpimarratzen da emakumeak bultzatu behar direla LH Lanbide Heziketan parte hartzera. Bertan elkarrizketatzen dute, besteak beste, Izaskun Del Fresno, MGEPn Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpenaren Programazioaren Goi Mailako LH Zikloaren 1. Maila egiten ari den ikaslea. Izaskunek 42 urte ditu eta 2 haurren ama da, eta erronka onartu du sexu bateko zein besteko ezagunek eta lagunek bultzatuta. Bere motibazio nagusia laster enplegu on bat eskuratzea da, eta horretan ari da. Horregatik enplegu bila ari diren emakumeak animatzen ditu jauzi egitera eta ikasten hastera.Hasieran, berak ere ez zuen argi ikusten, baina orain pozik dago hartutako erabakiarekin.
Informazio gehiago hemen