“MGEP-n hasi aurretik, beste familia profesional bateko heziketa ziklo bat egin nuen eta irteera profesional gutxi zituela ikusi nuen. Fabrikazio mekanikoko produkzioa aukeratu nuen enpresen aldetik eskaera asko dagoelako. Ikasketa hauek, formazioa eta atletismoa batera lantzen utzi didate, gainera zikloko lehenengo ikasturtean nire urte onena izan da atleta bezala.
Erronka, proiektu, eginez-ikasi, etab-ekin lana oso interesgarria da, zure burua frogatu eta gehiago ezagutzen duzulako, eta noski zurekin lan egin dutenei. Esperientzia oso ona izan da, eta instalazioak eta irakasleen disposizioa nabarmenduko nuke, hau ez baitut beste inon ikusi.”
Informazio gehiago hemen