Deianek mezu garbi batzuk utzi dizkigu. Gaur egun egiten dakiguna gaurko balio du, baina bihar behar denari aurre egiteko zer konpetentzia beharko ditugun ez dakigunez zabalik egon behar dugu ikastera. Lanbidea ikasi egin ahal da eta jarrera ere landu egin behar da. Eta ez da bakarrik zer ikasi dugun, baizik eta zer bizi izan dugun.
Beste mezu bat zera izan da, toki baten ez bagaude gustora (arbolak ez baikara) mugitu egin behar dugu eta bilatu beste lanpostu bat zeinetan pozik egon gaitezkeen, erreta egoteak ez baitio inori mesederik egiten eta, hare eta gutxiago norberari.
"Enpresako lantaldean parte- hartze aktiboa izatea, inplikazio eta kidetasun maila erakutsiz" MGEPeko Goi mailako zikloetako titulazio guztietan lortu beharreko profil profesionalaren ezaugarrietariko bat da, eta Deiane Madinabeitiaren hitzaldi hau honen inguruko formazio ekintzen eremuan antolatu izan da.
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen