MGEPek Hiruki teknologikoak eztabaidan parte hartu du

HETELek eztabaida bat antolatu zen azaroaren 24an HIRUKI TEKNOLOGIKOAK izenarekin, Prestakuntza DUALaren gainean eta 4.0 Pertsonen konpententzien profilaren gainean, honako helburuekin:

•4.0 industriaren garaian eta bizitzan oro har teknologiaren atzetik dauden pertsonen funtsezko konpetentzia, balio eta jarreretan sakontzea.

Zentroak eta enpresak elkarrengana  hurbiltzea, lankidetzan sakontzea eta zentro eta enpresetako pertsonen potentzialari eta haien arteko ideia trukearen aberastasunari probetxua ateratzea.

•Euskadiko Lanbide Heziketaren funtsezko eragileen arteko lankidetzarako foroak eta lan metodoak egonkortzea eta eguneroko bihurtzea.

MGEP honako ordezkariekin parte hartu zuen: Aitor Zubiaurre, EKIDE enpresakoa eta gure ikasleetako bat, Unai Cagigas, zeina EKIDEn ari baita prestakuntza DUALA egiten, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren espezialitatean.

4.0 pertsonei buruzko galderak egin ziren, kontuan izanda gaur egun aldaketak  azkar gertatzen direla, batez ere aldaketa teknologikoak, eta horren ondorioz eskolan edo LHko zentroan ikasitako eduki asko oso azkar gelditzen direla zaharkituta. Etengabeko prestakuntzaren premia eta lanean gauden bitartean prestatzen jarraitu behar dugula  agerian uzteaz gain, garrantzitsuago egiten ditu pertsonen konpetentzia batzuk haiek kontratatzerakoan (aldaketara moldatzea, etab) Gure hiruki teknologikoa oso animatuta egon zen eta ekarpen interesgarriak bildu ziren.

Informazio gehiago hemen
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak