Lehenengo eta behin Ofizina Teknikoan balbula berri bat edo modifikazio bat diseinatu behar dutenean, FORGE® NxT izeneko simulazio software batekin estanpazio prozesua simulatzen dute gero errealitatean gertatuko dena aurreikusteko. MGEP-eko ikasleak, estanpazioko simulazio erreminta bezala DEFORM® erabiltzen dute, baina azken finean emaitzak antzerakoak dira. Pieza eta moldea finduta daudenean, estanpazioko tailerrera bidaltzen dira, bertan estanpak mekanizatu eta prentsetan sartu ondoren lehenengo preseriea lortzeko. Dena ondo dagoenean, produkzio seriatuarekin hasten dira.
Bisita oso ondo egon zen eta ikasleek beraiek MGEPen egiten dituzten “eginez ikasi” hezkuntza ereduan oinarritutako proiektuak edo erronkak enpresan duen aplikazioa ikusteko aukera izan zuten. Benetan baliagarria izan zen.
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen