MGEPeko Robotika eta Elektroteknikako ikasleak Saltoki eta ABB Niessen enpresetan

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak Goi Mailako zikloko ikasleak ABB-Niessen eta Saltoki enpresetan egon dira bisitan, Oiartzunen.

ABB-Niessen enpresan mekanismo elektrikoak (etengailuak, pultsadoreak, entxufeak, etab.) nola fabrikatzen diren ikusi izan dute. Oso automatizatua dagoen enpresa da (ekoizpen linea ezberdinak dituelarik) eta han egiten dituzte mekanismo hauek hasieratik bukaeraraino,  behar diren pieza guztiak ekoiztuz eta guztiak  elkarren artean lotu baita azkenengo produktura iritsi arte.


Gero Saltokira joan dira eta han biltegi baten funtzionamendua ikusi ahal izan dute. Ikasleak ohitura dute  material eskaerak egiten, MGEPen egiten duten ohizko ariketa bezala, baina hemen honek enpresan aktibatzen dituen prozesuak ikusi ahal izan dituzte zuzenean.  Han ikusi dituzte elektrizitatean inguruan profesionalek erabiliko hainbat material eta biltegi erreal bat nola kudeatu.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak