Goizper, 1959an Antzuolan sortutako kooperatiba da, eta momentuan 300 pertsonak lana egiten dute bertan.
Goizper taldeak, 3 negozio lerro dauzka: Industriala, ihinztadura eta bioteknologia. Negozio lerro industrialean, beraien produktu izarrak dira, freno-enbrageak, erreduktore mekanikoak eta biraketa unitateak. Goizper, batez ere, ihiztagailuei esker da ezaguna: Matabi, Ik, Osatu eta Inter. Bioteknologia-negozioa berriena da eta biozida eta biofungizidak garatzen ari dira.
Bisita oso interesgarria izan da eta 4.0 Industria teknologiarekin lerrokatutako puntako fabrikazio ekipamenduak funtzionamenduan ikusteko aukera izan dute ikaslek.
Informazio gehiago hemen