Horretarako, ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-eko Giza Baliabideetako Esther Ugaldea eta Sandra Marcelino, hurrenez hurren, izan genituen gurekin. Beren enpresetan zer nolako profilak behar dituzten eta DUAL programarekin izan duten esperientziaren berri eman ziguten. DUAL programan ari diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako zikloko bost ikaslek ere beraien bizipenen berri eman ziguten. Orohar, lana eta ikasketak uztartzeak esfortzua eskatzen duela aitortu ziguten baina era berean oso aberasgarria izan zaiela errekonozitu zuten. Izan ere, bertaratu ziren lehenengo mailako ikasleak animatu zituzten programan parte hartzera, esfortzuak pena merezi izan duelako.
Informazio gehiago hemen