MGEPeko Goi mailako zikloko ikasleak Ikasenpresan

Urtero bezala, aurten ere Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako ziklotako 2. Mailako ikasleek, Ikasenpresa programak antolatutako azokan parte hartu dute.

Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren baitan, ikasleek beraien Ikasenpresa sortu behar izan dute kurtsoan zehar. Horretarako, beraien enpresako negozio eredua eta negozio plana garatu dute, azokan, eginiko lana jendaurrean aurkezteko aukera izan dute.
Ikasenpresa, Tknika eta Eusko Jaurlaritzak garatutako programa bat da ekintzailetasuna sustatzeko asmotan sortua. MGEP, aspaldidanik da ekimen honetako parte eta aurten ere Eibarreko jaian izan da ikasleek sortutako enpresa ezberdinekin.
 
Goizean goiz Arrasatetik irten eta Eibarren bakoitzak bere postua montatu du gainontzeko ikastetxeekin batera, guztira 300 postu ezberdin ikusi dira. Azokan beraien proiektuak aurkeztu eta besteenak ezagutzeko aukera izan dute. Aukera polita izan da ideia ezberdinak ezagutu eta sinergiak topatzeko.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak