Erronka honetan lan librea egiteko aukera eman zitzaien eta adierazgarria izan da Uxue Bazterrika ikasleak egindako lana, Xabi Prietista Sutsuak izenburuarekin, eta gutxi bada ere protagonista izan den Xabier Prieto Errealeko jokalariari zuzenean aurkezteko aukera izan du.
Uxuek aurretik beste ziklo batzuk egin ditu, komertzio eta marketing arloan. Eta nabarmena da bere webgunean gehitu dituen atalak ikusita. Logo txukuna eta merchandising materiala ere asmatu du, jarraian dauden irudietan ikusi daitekeen moduan.
Informazio gehiago hemen