Liher Canturiense Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Zikloa egin du . LAIBEren zeregin nagusienetarikoa Laguntza Teknikoko Zerbitzua (L.T.Z.) eskaintzea da. Hau da, beste enpresa baten makineriarekin lotutako arazoren bat sortuz gero, LAIBE enpresa horretara joaten da sortutako arazoa konpontzeko. Epe honetan lan desberdinak egin ditu hala nola armairu elektrikoak muntatzea, tornuan eta fresagailuan piezak egitea, motor elektrikoak desmuntatu, konpondu eta abar. Esperientzia honek gauza ugari eman dizkio: jende berria ezagutzea, etorkizunari begira beharrezkoak izango dituen aholku eta laguntza ugari batu ditu, eta ikasketa aldetik, errealitatearen gertuko ezagutza azpimarratzen du. Laburbilduz, esperientzia honetan bere etorkizun laboralean ezinbestekoak izango diren konpetentziak garatu ditu eta pozik dago.
Informazio gehiago hemen