Lan poltsa eta Lanerako Orientazio Zerbitzuak Ziklotako ikasleei eskainitako jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2018ko martxoaren 16a

2017ko abenduaren 5ean Mondragon Goi Eskola Politekniko Lan poltsa eta Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio Zerbitzuak GMHZ eta LAN MUNDURA SARRERA izenburuarekin Ziklotako ikasleei jardunaldi interesgarri bat eskaini zien, ezin aproposagoa 117 ikasle hauek lan munduaren atarian egonik.

Jardunaldiaren helburu nagusia honako hau izan zen: Langileek izan behar dituzten gaitasun eta konpetentzien inguruan ikasleek hausnartzea. Laneratze prozesuak inplikazio altuagoa eskatzen du gaur egun. Lana bilatzeko aukerak areagotzeko zeharkako konpetentziak garatzea beharrezkoa da, informazio ona lortzea ere ezinbestekoa da. Bi alde daude: alde batetik kanpoan zer dagoen, lan merkatua eta horren egungo egoera eta norabidea, zein profil eskatzen diren. Beste aldetik norberaren barnean zer dagoen, zeintzuk diren gure benetako interesak, gure indarguneak lana bilatzerakoan edo hobetzeko alderdiak.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak