Oxfam

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Martinez 2018ko ots. 24a, 00:00

Azken asteotan jaso ditugu nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde honen inguruko berri txarrak benetan. Nire helburua ez da izango gertaerak azaltzea, ezta erakunde erraldoi hori justifikatzea, beraien webgunean atal bat zabaldu baitute garai hartako gertaerak eta erakundearen ikuspegia azaltzeko. Gonbidatzen zaituztet ikustera, zenbait gauza ondo ezkutatzen baititu prentsa kontserbatzaileak.

Harreman Dendan, Oxfam Intermon-eko –Espainiako Oxfam GKE– Bidezko Merkataritzako produktuak dauzkagu, eta gure jarrera argi laga nahi dugu; zero tolerantzia horrelako gertaerei. Oso zorrotz kritikatzen eta salatzen ditugu bai errudunak –abusuen egileak–, baina baita ardura zutenak ere –beste alde batera begiratu zuten zuzendariak–.

Hau esanda, gustatuko litzaidake aipatzea zurrunbilo honekin sektore guztia zaku berean sartu nahi dutela batzuek. Eta noski, hori ere gogor kritikatzen dugu, ezjakintasunean oinarritutako iritziak eta akusazioak entzun baitira azkenaldi honetan.

Oxfam GKEk hiru lan-ildo ditu: Laguntza Humanitarioa –goseteak, lurrikarak, eta abar daudenean–, Intzidentzia Politikoa –txosten objektiboen bitartez ezkutatutako errealitateak azalaraztea helburu– eta Bidezko Merkataritza –ekoizleak duintasunez tratatzea–. Orain albiste penagarri diren horiek Laguntza Humanitarioan gertatu ziren; beraz, guk, gure aldetik, Fairtrade Mugimendua errealitate bihurtzen dugunok, ez daukagu, inondik inora, lotsarik sentitu behar.

----------

Gorka Martinez

Harreman Denda Bidezko Merkataritzako koordinatzailea

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak