Xoxen indarra

Erabiltzailearen aurpegia Goretti Madina 2017ko mai. 12a, 07:10

Maiatzaren 1etik aurrera, Katalunian aplikagarria da poteratuak dauden azukretutako edarien zerga. Gai honetaz irakurtzen ari naizen artikulu batekin batera, nigan oso errepikaria den gogoeta bat datorkit burura: emakumezkoen zein gizonezkoen jokaera.

Maila teorikoan, behintzat, Lege honen oinarria Osasunaren Mundu Erakundeak dioen txosten batean datza, non beste herrialde batzuetan frogatu denez, azukretutako edarien salmenta salneurriaren igoerak kontsumoa jaisten du, eta hori du helburu, osasunaren onuraren bila. Beraz, gizartearen partaide garenon jokaerari dagokionez eta ezer berririk asmatu gabe, bide zuzenari begira, momentuz ezinbestez, "xoxen indarra" sartzen da jokoan… Dirudienez, ez dira nahikoa heziketa, ez eta osasunaren ikertzaileen lan sakonak, ez Osasunaren Mundu Erakundearen txosten eta komunikabideen abisu eta ohartarazpenak… Zuzen bideak patrikak izorratu behar digu ohartu gaitezen! Eta agian, osasunaren dotorezian jantzita, Legeak izan dezake diru bilketa helburu, besteak beste, baina, dena dela,  agerian dago gure jokabideek erakusten duten "diruaren sakralizazioaren" egia gordina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak