Espirituala bai, eta modernoa!

Erabiltzailearen aurpegia Goretti Madina 2016ko uzt. 10a, 00:00

Orain dela denbora gutxi  egunkarian irakurrita eta estimatua dudan lagun batek  jakinarazi zidan estekan gehiago informatuta  jakin izan dut,  Agora Elkarteak irailetik aurrera Arantzazun   antolatu  duen  ikastaro baten berri: Espiritualtasuna XXI, oinarriak, loturak eta galderak.

Kristautasunean oinarrituta jaso dut biziaren iturriaren, zentzuaren eta noranzkoaren galderen erantzuna, hausnarketa sakonenean ulertuta. Ildo horretatik hezia izan naiz, etxean, eskolan… Hautu hori egin dugu ere, kontzienteki, alaben heziketarako. Esan beharrik ez dago ez daukadala sinesmen itsurik, ezta ere erantzunik gabeko galderarik, ez eta bilakaeran jarraitzeko premiarik… Ez, noski! Formakuntza egarria sentitzen dut, beste arlo batzuetan bezala!

Kontatu nahi dut barnekotasuna lantzeko joerak mugitzen ari diren testigu izan naizela. Ikastaroan, irrikaz, barru bilakaerak bultzatuta, eman dut izena. Eta hara hor nire sorpresa: jende askok eman du izena eta ondorioz, ez dakit  ziur ikastaroa egiteko aukera izango dudan, ikasle kopurua mugatua baita.

Bost axola moda kontuak  barruari erreparatzen diogunean, baina era modernoa espiritualtasunari lekua egiten ari zaio. Arantzazun izango diren gogoetak, eraberrituko dute,  beti bizi iraun duten auzi existentzialei loturiko galderak… Erakargarria da  oso eta gaur egunekoa, modernoa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak