Zuzenbidea eta zinema

Erabiltzailearen aurpegia Goretti Madina 2015ko aza. 1a, 00:00

Zuzenbidea gustuko dugunoi, udazken entretenigarria tokatu zaigu.

Araudi berri asko, tartean Euskal Herriko Zuzenbide Zibila, urriaren 3tik aurrera aplikagarria. Ikasten dihardudala, burura datorkit kontu ugari. Legearen arrazoien azalpenetan esaten denez, Euskal Herriaren ohiturazko zuzenbidea errespetatuz, gaurkotu beharrari erantzuten dio, oraingo gure gizartera egokituz. Egun, eginkizun industrial eta komertzialean murgilduta dago Euskal Herria, eta ezin gera gelditu, dio legeak, baserri giroan murgildutako gizarte bati erantzuna ematen zion araudi batekin.

Honekin, Amama filma datorkit burura. Oñatin izan dugu aukera ikusteko, eta ez dira gutxi izan filmari esker izan ditugun hausnarketa eta lagun arteko elkarrizketak. Lehengo ohiturek eta oraingo beharrek dihardute batzuetan eztabaidan, garuneko bi hemisferioek beti oreka bilatzen ez duten bezala. Baserrian bizitzeak –etxe inguruko lanak bukaezinak izanik–, agian ez guztioi, baina bai batzuei, arrazionaltasunaren eta sentimenduen borrokan murgiltzen gaitu sarri. Batzuetan ohiturak aska ezinezko kate itogarriak bihur daitezke eta beste batzuetan, ohitura berak, aurrekoei  zor diegun eta ondorengoei utziko diegun  gure  izatearen eta gure gizartearen  ondare  dira. Ai, ene! Oreka bilatzerik badago? Filmak ez digu kontatzen zer gertatzen den amamaren semea ez denean. Bakoitzak pentsa dezala!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak