Espetxeratze berraztergarriak

Erabiltzailearen aurpegia Goretti Madina 2015ko ots. 18a, 08:25

Egun hauetan kartzela zigor iraunkor berraztergarriak eragin duen eztabaida politiko eta juridikoaren behatzaile bihurtu gara.

Kode Penalaren erreformaren zergatiak eta arrazoiak, politikoak izan daitezkeen arren, berori ikuskatzeak ez nau gehien erakartzen, bai ostera, hausnarketa juridiko eta moralak.

Espetxeratze iraunkor berraztergarria, batzuek diote, Konstituzioarekin bat datorrela eta beste batzuek berriz, bere funtsezko printzipioak zapaltzen dituela. 

Azken honen eztabaida oso interesgarria dela aitortzen dut, baina dena den, teknikoki konstituzionala balitz ere, betetzen ahal ditu maila honetako arau batek, bete beharreko baldintza juridiko - moralak?

Kartzela zigorra, iraunkorra bada, jasangaitza eta krudela da, birgizarteratzearen oinarrien aurkakoa delako.

Berriz, berraztergarria bada, zehaztugabea da; segurtasun juridiko gabeziaz erabaki behar ahal da pertsonen birgizarteratzea?

Giza duintasuna eta segurtasun juridikoa eztabaidan jartzen duen erreforma, konstituzionala balitz ere, nire iritzi apalean, ez da ona izango, ez bait gaitu delitu gupidagabeez gehiago babestuko, ez eta zibilizatzaileagoak bihurtuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak