Badator VI. A8M!

Erabiltzailearen aurpegia Gurutz Larrea 2017ko abe. 16a, 00:00

Ia urtebete da otsailaren 19an azkenengo Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa egin zenetik. Atzean, bost urtetan egoera pertsonalak asko aldatu eta nekatuta amaitu zuen talde bat zegoen. Nabaria zen ingurukoen pena, lasterketa barruan zein kanpoan, herritar guztiok batzen gaituen egun bihurtu baita A8M.

Baina berriz ere iritsi da lanean hasteko ordua. Talde eraberritu batekin. Ilusioz beteta eta lanerako gogoz gaude berriz. Urteroko legez, badakigu otsailaren 18an herria %100ean egongo dela gurekin, eta horrek lasaitasuna ematen digu.

Antzuolako Udala eta Arrola MT izango ditugu, beste behin, bidelagun, eta eskerrak eman nahi dizkiegu aldez aurretik.

Beraz, 2018ko otsailaren 18an Antzuolara etortzeko gonbita luzatzen dizuegu. Beste behin, mendiaz, herriaz eta herritarrez gozatzeko eguna izango baita. Mendi lasterketaz gain, umeen motortxo lasterketa eta ezinbesteko bihurtu den hamarretakoa izango dira lasterketa bukaerara inguratzen diren guztientzat.

Bestalde, gogoratu, herritarrok, hamar dortsal zozketatuko ditugula aurtengoan ere. Zozketan parte hartzeko, antzuolako8m@gmail.com-era zuen izen-abizenak eta telefono bat bidali beharko dituzue abenduaren 30a baino lehen. Besteok, berriz, urtarrilaren 7an, goizeko bederatzietatik aurrera eman ahalko duzue izena www. kirolprobak.com webgunean.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan.

----------

Gurutz Larrea

A8M-ko antolakuntza

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak