Bizi garen mundu globalizatu eta estimuluz betetako honetan ez zait erraza egiten sentitu eta egiten dudanaren arteko oreka bat bilatzea. Egin nahiko nukeenaren eta egiten dudanaren artean ehunka kilometroko distantzia balego bezala, nekez kentzen dizkiot kilometroak urrun ikusten dudan helmuga horri.
Askotan, erraza egiten zait diskurtsiboki gauza bat defendatzea, baina zein zaila egiten zaidan hauetako batzuk praktikarekin laguntzea. Hala ere, denborarekin, konturatu naiz zein aberasgarria egiten zaidan inkoherentzia horiek bisible egin eta horien inguruko gogoeta egitea.
Inkoherentziek balio beharko lukete eraiki nahi dugun errealitate horren kontzientzia garatzeko. Balio beharko lukete izan nahi dugun hori egunez egun eraikitzeko. Gure espazio gertuenean eraginez, espazio komunitario handiagotara helduz.
Nire gaurko errekonozimendua eguneroko praktikaldi horretan diharduten aktibista guztientzako da.