Gurasotasuna eta inertziak

Erabiltzailearen aurpegia Garikoitz Iturbe 2022ko urt. 28a, 00:00

Testu hau idatzi aurretik, hamar testu hasi eta ezabatu ditut. Ezin zentratu nenbilen. Horrelako batean, semeetako batek berak zeren inguruan idatziko zuen proposamena bota dit. "Aita, zergatik ez duzu idazten umeak izan ostean zer sentitu duzun? Jendearen interesekoa izango da gaia".

12 urte izango dira laster aita lehen aldiz izan nintzenetik eta ia 10 bigarrengotik. Agian, momentuko sentsazioa da, baina zein azkar pasa zaizkidan urteak!

Egia da fase ezberdinak izan dituela aitatasunak. Lanketa ezberdinak egin behar izan ditut guraso izatea erabaki genuenetik. Ikusten nuen gai ezberdinak landu ezean jendarte honetan txertatuta dauden hainbat jokabide erreproduzitzeko joera izan ahal nuela. Argi nuen niri eta bikotekideari ez zaigula berdina eskatzen. Emakumeak zaintza papera goitik behera bete behar du hasieratik, eta nik egunerokoan jarraitu dezaket. Umeen hazkuntzak eta horren aurrean hartu beharreko paperak ere tentsio uneak sortu ditzake, esperotako papera bete beharrean guraso bezala planteamendu ezberdinak egiten baditugu.

Aita bezala, bi semeek nire ni ezberdinak ezagutzeko tenorera eramaten naute. Jarrera eta ekintza ezberdinek barruko ni xamurra edo ni munstroa aterarazten didate.

Bidea egiten jarraitzen dut. Ez dizuet gezurrik esango, tentsio uneak ere bizi izan ditut momentu ezberdinetan. Baina honi ez diot kutsu negatiborik emango, garrantzitsuak izan baitira nire eboluziorako. Aita bezala zein gizon eta pertsona bezala. Hala ere, momentu oro, gelditu eta gauzak birplanteatzea tokatzen zait, betikoan ez jausteko. Jarraitu nahi dut gurasotasun ereduari punta ateratzen, maskulinitatea beste modu batera bizitzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak