"Kolore festa"

Erabiltzailearen aurpegia Garikoitz Iturbe 2013ko abe. 5a, 01:00

Ideia asko eta ez nekien hauetatik zeinen inguruan idatzi.

Azkenean egun hauetan izan ditudan emozio eta sentipenak koloretara pasatzea erabaki dut. 

Urdina eta arrosa. Gabonak gerturatzen dabiltzala eta, telebistan eta dendetan haurrentzat jostailuek presentzia handia hartu dute. Gauzak aldatu direla eman arren, oraindik bide luzea dugu egiteko. Berdintasunaz hitz egiten dugu eta ezberdin hezten ditugu. Berdintasunaz hitz egiten dugu baina txikitatik bakoitzari rol konkretu bat betetzera zuzentzen ditugu. 

Beltza. Azken aldian etorri zaizkigun hainbat albisteren kolorea. Alde batetik Fagor elektratresnen itxiera. Lanpostuen galtzetik haratago hausnarketarako bide luzea usten digun itxiera. Bestetik zapaltzen gaituen estatu ilun horretatik heltzen zaizkigun berri beltzak. Hezkuntza erreforma ankerra (LOMCE) eta bestetik presoek Sevillako espetxean bizi duten egoera larria. Besarkada bero bat!

Gorria. Gazte ekimenaren logotipoko izarraren kolorea. 10 urte Atxabalta animatzen, alternatiba ezberdinak proposatzen, giroa jartzen. Generazio berrien arteko lotura saretzen. Eta urte luze horietan hor dihardute hasieratik Zangitu eta Elik egurra ematen. Aupa zuek!! 

Laranja. Sinesgarriak ez diren epaiketa eta sententzien aurrean planto egiteko, laranjez margotu ditugu Euskal Herriko hainbat txoko . Konpromisoaren kolorea, kolore solidarioa, borrokarako kolorea, ilusioaren kolorea, herriaren kolorea. Libre!

Ortzadarra. Kolore festaren amaiera. Etapa baten amaiera, gatoz eta bagoaz. Hala ere bidean aztarna luzea utziko didan bizipen pila bat batu ditut Txatxilipurdi elkartean. 3 urte, goiz eta batzuetan gabe. Ai ene zenbat bizipen! Zuekin bizitakoak, bertan landutakoak, bizitza ikusteko modua aldatu dit eta zuek zarete errudunak. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. Hau ez da agur bat, Txatxilitruskitarra izango naiz aurrerantzean eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak