Eta oso adi, ausart eta adimentsu ibili beharrekoa. Bestelakoan, gatza uretan bezala disolbatzeko arriskuan ikusten ditut hainbat: palestinarren eskubideak Gazarako sinatu berri den akordioaren letra txikian, emakumeek historian borrokatuz lortu dituzten aurrerapen guztiak, gizonok gizatiarrago izateko aukerak edota ume askok etorkizun koloretsu bat izatekoak.
Gatza uretan bezala ezereztuz, mundu justuago, gizatiarrago eta solidarioagoa dirudun gutxi batzuen atzamarretan, zapuztuz ere, jende askoren etorkizuneko itxaropenak iragan ankerrena etorkizun amesten duten gutxi batzuen diktadurapean edota euren aurreko belaunaldiek lortutako aurrerapenak zaborrontzira botatzear dagoen gaztedi kontserbadore honen itzalpean.
Gatza uretan bezala, guztion ongizaterako zerbitzu publiko duinak gutxi batzuen diru egarri ase ezinean edota umeak mundura ekartzeko grina mundu hobe bat izango den itxaropenaren esperoan.
Urak gatz asko duenean ezin izaten du gatza disolbatu. Badakigu zenbat ur dagoen inguruan. Agian, gatza pilatzeko unean gaude!