KITa

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Iparragirre 2025ko api. 15a, 00:00

Akordatzen naiz gazte ginela nola errege-etxeko gehiegikeriak estaltzeko idatzi gabeko estatu ituna zegoen Gobernuaren eta komunikabideen artean.

Orduan, KITT kotxe fantastikoa zen. Orain, beste KIT bat eszenaratu digute... Hondamendi gogor baten aurrean lehen 72 orduetan bizirik irauteko KITaz ari naiz.

Orain ere, akordio moduko bat ikusten dut gizartea izuarazteko eta denok dontsuzko KITaren beharra irentsi dezagun. Akordioaren zutabeen artean, komunikabideak ikusten ditut. Zergatik? Europak defentsako gastua handitu dezan denok beharra ikusi dezagun.

Zaharra da estrategia: beldurra erein, otzantasun edo mendetasuna jasotzeko uztan. Ezaguna zaigu, sarri estatuek, erlijioek, inperioek edo euren bikotekideei tratu txarrak ematen dizkieten gizonek erabili izan dutelako.

Ez nau joko politikoak amorratzen, alderdikeria delako bere oinarri, eta sarritan oso ezkutukoak diren arrazoiak bere motibo. Amorragarri zaidana da komunikabideek nola men egitera jotzen duten egoera batzuen aurrean: lehen, borboiekin; eta orain, gerrarekin. Zutabeko hirugarren KITa: Komunikazio Informazio Toxikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak