Karetak

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Iparragirre 2024ko abenduaren 7a

Harresi orok ei dauka zirrikitu bat; handixek sartzen ei da argia.

Argiak forma ezberdinak har ditzake, baina gure benetako sena ikusterainoko argi egingo diguna, paradoxikoki, iluntasuna bera da. Iluntasuna, zapuztasuna, desesperantza, amildegia... Azken finean, egoerak gainditu, eta zaurgarri eta biluzik sentitzerainoko ezerezak. 

Eta, hala, Mazon abizeneko politikari bat bere alderdiaren arerio amorratua den alderdiko Sanchezi biziki eskerrak ematen ikusiko duzu, txiki, gainera etorri zaionak sorturiko ezinak eraginda, egoerak gain hartuta. Edo Senatuan, aipatu bi alderdietako ordezkari bi elkarri besarkada estu eta sentitu bat eskaintzen, eta bestearena jasotzen. Zaurgarritasunak erakusten baitu sakoneko gizatiartasuna!

Baina adi irudiokin, epe oso laburrekoak dira eta. Laster ikusiko dituzu guztiak karetak jantzi eta elkarri mokoka. Ez da ez gaitzaten ikusi janzten dugula kareta, zaurgarritasuna karetaren ostean dagoen arte ez dugulako ikusten baizik. Eta ezikusiarena erosoago zaigulako gure zaurgarritasuna bera saihesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak