Eman, Rafa!

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Iparragirre 2024ko mar. 17a, 00:00

Duela gutxi Ana Pastorrek egin zion elkarrizketan honela zioen Rafa Nadalek: "Munduko tenislari emakume onenak munduko tenislari gizonezko onenak beste kobratzeko, hark ekoizten duena ekoitzi behar du".

Ez da lehen aldia entzuten diodana; nire ikasleei, mutilei, ere ez. Oraingoan, elkarrizketetan hain otso plantatzen den Ana, zer eta, otzan antzean…

Galdera litzateke ea zure profesioko tenislari emakumeak baino meritu gehiago egin duzun ala ez. Ze ekoizten duzu zuk eta ez haiek? Telebistari begira dagoen jende gehiago, ezta? Zergatik zuk gehiago eurek baino? Indar, potentzia eta abiadura handiagoa duzulako? Hori ez da diskriminatzailea?

Soldata berdintasunaz ari zarela, kontuan eduki beharko zenuke bidean izandako aukera berdintasunik eza. Zurearekin alderatuz nolakoa izan ote da Serena Williamsen bidea? Ze input jaso duzu zuk bidean? Ze erraztasun zuk? Serenak, zure borrokaz gain, zerekin borrokan egin behar izan ote du? Enpatia apur bat…

Larritasuna areagotzen da zu tenislari erreferente izateagatik jende askok diozuna ere sinisten duelako. Segi gogor entrenatzen, zaleei disfrutarazten, horregatik miresten zaitugu; eta, ahal dela, elkarrizketa askorik ez eskaini, larriena jende gaztearengan sortzen duzun nahastea baita. Eman, Rafa, baina kantxan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak