Egiten dena maite?

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Iparragirre 2022ko eka. 19a, 00:00

Sarri-sarri pentsatu izan dut tanatorioetan lan egiten dutenekin. Ez dakit lan horiek gustatzera iritsi daitekeen bat, edota, gehienera, errutina baten sartzera iristerik ere baden. Hala ere, lan gogorra iruditzen zait dela, bizi behar, eta hildakoen artean ematea eguna.

Egiten dena maite, edo maite den hori egin. Hankak lurrean izan, edo hankak altxa eta hegan egin. Posible da maite dena egin eta tanatorioan lan egin? Irits daiteke bat hildakoekin eguna joan eta eguna etorri diharduela egiten duena maite izatera?

Agian, bada nor hildakoak azken agurrerako prestatzea, izan den hori gurtzea eta gizartean izango duen azken presentziarako txukuntzea maite duenik. Miretsiko nuke halakorik balitz. Agian, lan baldintza duinez gain, ondo egindako lanaren aurrean familien aldetik jasotako esker-ona pizgarri sentituz aurrera egiten dute langileok. Ez dakit, baina asko pentsatzen dut eurekin.

Maite dena egin. Egiten dena maite. Hankak lurrean ala airean. Agian, beste kontu askotan legez, orekan dago gakoa, hibridotasunean eta ez purutasunean. Honetaz ari ginela lagun batek eman zidan erremedioa: hanka bat lurrean eta bestea airean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak