Ahuldadearen aurrean onarpen eta umiltasun eza nagusi denean, mesfidantza handia sortzen da, errudunen bilaketa etengabea da, gizartea urduritu egiten da, beldurtu eta gogaitu, eta bidean galdurik goazen pertzepzioa nagusitzen da. Aspaldi entzun genion Imanoli egia garesti dela!
Itsasgizon zailduenak ondo baino hobeto daki ababorrera etzanik dagoen ontzia ez dela tentetuko istriborrera kolpe eman barik olatu handi artean ezinean dabilela. Zenbait alderdiri erreparatuz, gizartea otzan samarrik ikusten dut nahasmen honen aurrean. Istriborrera kolpe ematea erabakitzen badu gizarteak, politikariei kostako zaie ontzia lerrokatzea.